XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zeruetako Jainkoa! Ametsetan ala esnaturik ote nago? Dena den, han behean ikusten ari naizena Pinotxo da! - Egia da, Pinotxo pertsona bilakaturik!- esan zuen Politxinelak.

- Bai, bai, bera da!- zioen garrasika Rosaura andereak, eszenatokian agertuz.

- Pinotxo da! Pinotxo da!- oihukatzen zuten panpina denek batera, eszenatokiaren atzekaldetik jauzika irtenez -. Pinotxo da! Gure anaia Pinotxo da! Biba Pinotxo!.

- Pinotxo, zatoz nirekin hona gora - oihu egin zion Arlekinok -, zatoz zure lagunen besoetara!.

Maitasunezko gonbidapen honen aurrean, Pinotxok jauzi bat emanez, atzekaldetik jarleku berezietara salto egin zuen, gero orkestaren zuzendariaren buru gainera igo eta, handik, eszenatokira.

Ez zaitezkete imagina, zer-nolako besarkadak, lepo-estualdiak, adiskidetasun zimikoak * zimiko] atximurka, eta benetako adiskidetasunezko burukadak jaso zituen Pinotxok talde hartako aktore eta aktoresen builaren erdian.

Benetan, ikuskizun hunkigarria zer. Ez da hitzik hori dena adierazteko.

Baina jendeak ikusi zuenean antzezpena bertan behera gelditu zela, pazientzia galdu eta garrasika hasi ziren: Antzerkia ikusi nahi dugu, antzerkia ikusi nahi dugu!".

Baina alferrik ari ziren oihuka, panpinek, antzerkiarekin jarraitu ordez, oihuka eta garrasien erdian Pinotxo bizkarrean hartu eta aurregelako argietaraino eraman zuten, garaile gisa.

Orduan, begiratu hutsez beldurra sortzen zuen gizon itsusi bat irten zen, Sujale txerpolaria * txerpolari: titiritero zen.

Bizarra tinta zirriborro bat bezain beltza zeukan eta kokotsetik lurrerainokoa.